top of page

ELKARRIZKETAK

VII. ziberkazetaritza eta web 2.0 kongresua Bizkaia aretoa

Lorena FernĆ”ndez:"Birtual izenak ez gaitzala eraman egiazkoa ez dela pentsatzera"

Lorena FERNANDEZ- Deusto unibertsitateko zuzendari digitala

Nola definituko zenuke online erreputazioa?

 

Identitate digitala guri buruz Interneten kontatzen duguna den bitartean, online erreputazioa besteek gure inguruan hautematen dutena da. Posible da irudi berdina ez izatea. Ez du ezertarako balio, gure web orrian, zein altuak eta ederrak garen esateak, gero Googlen bilatzean, islada desberdina bada. Berdin gertatzen da, gure sare sozialetako erabiltzaileek duten irudimenezko irudiak koinziditzen ez badu.

 

Nork sortzen du eta zergatik da hain garrantzitsua hau zaintzea?

 

Guk sortzen dugu web bidezko herraminta guztien laguntzarekin (Twitter kontua, gure Facebook perfila edo orria, Instagram, LinkedIn, web, blog etabar luze batekin). Gainantzeko erabiltzaileek ere eraikitzen dute, gure inguruan publikatzen dutenarekin. Garrantzitsua da gure erreputazio digitala zaintzea, edozeinek momentu jakin batean, erabili dezakeen aurkezpen gutun bat delako.

 

Nola lortzen da erreputazio on bat?

 

Baloratuko den informazio bat ekoiztuz, iraunkorra den karrera bat da hau, ez dute momentuko "sprint" puntualek balio. Orduan informazioak zintzoa izan behar du.

 

Zer garrantzi ematen diozu komunikazioari? Zergatik?

 

Komunikazioa funtsezkoa da bizitzako edozein arlotan. Gizakiaren berezko ezaugarri bat da, soziabilizatzeko gaitasun bat. Teknologiari esker inoiz baino tresna gehiago ditugu etengabe komunikatzeko, eta pertsona kopuru erraldoi batekin gainera. Hala ere, erakundeei komunikatzea, ez dela informatzea ulertzea falta zaigu. Sare sozialei esker jada elkarrizketetan mugitzen gara, eta ez, monologo bidez.

 

Zer pisu du Internetek zuen egunerokotasunean?

 

Komunikazio digitala gure organizazioaren muina da: 1.0 euskarri bidez, hala nola, korreo elektroniko edota web orriak,  eta baita, 2.0 diren sare sozialak. Egunean egiten dugun lehenengo eta azkeneko gauza mugikorrean ditugun mezuak kontsultatzea dela esaten da.

 

"Numeritis" terminoaren inguruan, zergatik begiratzen zaio kopuruari eta ez kalitateari?

 

Adierazle errazena kontu baten jarraitzaie kopuruarekin geratzea delako. Baina datu hauek gutxi esaten dute "konbertsazioaren" mundu honetan. Erraz faltsutu daitekeen datu bat da ( bi dolarrengatik jarraitzaileak saltzen dituzten plataformak daude). Gainera, ez du zehazten gurekin konektatuta dauden pertsonak benetan interesatzen zaizkigun (zuzendu nahi gatzaizkion publikoa). 

Deuston neurketa sozialei begira egiten dugu lan, Avinash Kaushik-ek 2011 sortutakoak. Neurketa errazetatik( jarraitzaile) aldendu eta lau faktore aztertzen ditugu: elkarrizketa, balio ekonoikoa, onespena eta anplifikazioa.

 

Nola eragiten dute teknologia berriek informazio baten hedapenean?

 

Aurkako bi ondorio dituzte: zerbait biral biurtzean, hedapenak inoiz pentsatu gabeko mugak gainditzen ditu.. Baina, aldiz, erabiltzaile baten arreta deitzeko borroka, geroz eta zailagoa da, konpetentzia den, geroz eta informazio gehiago dagoelako

 

Digitalean ematen den irudia erreala da ? Zergatik?

Noski. "Birtual" izenak ez gaitzala eman egiazkoa ez dela pentsatzera. Gu geu gara, baina beste eremu desberdin batean. Esparru honek duen desberdintasuna, analogikoarekiko informazioa iraunkorragoa dela da. Eta begi gehiago ditugula guri begira.

 

 

 

 

 

 

Zein ondorio izan ditzazke gehiegizko informazioak publiko objetiboarengan?

 

Gure publiko objetiboa saturatzen badugu baliorik ez duen informazioarekin, pareta digitalentzako hitzegiten bukatuko dugu. Garrantzitsua da publikoa ezagutzea, zein tokitan mugitzen den jakiteko (mundu digitala oso aldakorra da, gaur modan dagoen sare soziala beharbada bihar ez da egongo). Zer den interesatzen dena eta zerk sortzen duen engagement gehien jakin behar dugu.

 

Pertsonen pribatutasunean ze eragin ditu mundu digitalak?

 

Nik beti berdina diot "Zerbait ez baduzu nahi publiko egitea, ez igo Internetera". Nahiz eta esparru hauetako herraminta bidez pribatutasuna gestionatzen saiatu, mundu digitaleko edozer atera daiteke publikora. Gainera, guztia publikatzen dugun etapa batetan gaude, jaten dugunetik, egiten dugun guztia konpartitzera.  Beste esaldi batekin geratzen naiz "Ez daukat ezkutatzeko ezer, baina bai zer zaindu".

 

Maialen LIZARRIBAR

elkarrizketa gehiago

IƱaki Landa: ā€œMarokoarrei Euskal Herritik gure solidaritatea erakutsi nahi dieguā€

2015/11/16
bottom of page