top of page

"Haur gaiak lortu nahi ditugu"

 

Ane OTERMIN-IRAKASLEA

2015/12/15

Zer da Baso Eskola?

 

Jolas librean oinarritutako eskola da.

Egituratu gabeko materialak izango lituzkete haurrek. Basoak eskaintzen dituen materialak horrelakoak baitira, baina oso aberasgarriak dira. material bakoitzak mila aukera eta ezaugarri ditu. Material horietatik abiatuko ginen haurrek behar dituzten ikasketak lortzeko. Metodo hau horretan datza, egunero kalera atera, material ezberdinez baliatu eta haurren interes eta kezketatik abiatuta, haurren erritmo eta beharrak asetzea.

 

Ohiko hezkuntzarekiko  zertan da desberdina Baso Eskola eredua?

 

Ohiko hezkuntzak sinplifikatzeagatik irrealtasuna eskaintzen du. Baso Eskolan aniztasuna eta pluraltasuna bilatu nahi dugu. Bakoitzak bere modura ulertu behar ditu gauzak, eta beharrezko duen denbora hartuz. Kritikoagoak izaten erakutsiko zaie, erabaki eta ideiak adierazteko gaitasuna lortzen. Interes propioetatik abiatuta, haur gaiak lortu nahi ditugu.

 

 

Zer eskaintzen du hezkuntza metodo honek?

 

Umeei begira: naturarekin harreman zuzena, askatasuna, autonomia,erabakitzeko aukerak, erritmoak errespetatzea...

Gurasoei: umean oinarritutako hezkuntza eredua batetik, eta bestetik, beraiek ere hezkuntza komunitateko partaide aktibo izatea, denak elkarrekin ikasteko aukera izatea.

 

Hezkuntzarentzat beste eredu bat da, inobatzailea, naturari garrantzia ematen diona eta haurra bere ikaskuntzen protagonista moduan ikusten duena.

 

Nolakoa da basoan heztea gelarik gabe?

 

Hezkuntza ez da limitatua. Espazio ziurra ez da lau pareten artean. Hezitzaileok lotura emango genieke espazioarekiko, aniztasun mugagabe batean, lasaitasunez naturan hazi-hezteko. Natura errespetatzen ikasten da, eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetsatuz eta baloratuz. Bost zentzumenak garatzeko bide ere bada, doitasun puntu batekin.

 

Nora jo duzue laguntza bila?

 

Ate desberdinak jotzen gabiltza, guraso, udal eta hezitzaileok elkarlaean. Hezkuntza sailera jo genuen, proiektu oso interesgarritzat hartu zuten baina momentuz inbertsio eta babesik ez dugu lortu.

Orain herrietara zabaltzen gabiltza proiektua, euren seme-alabak, 2016-2017 ikasturterako izen emateko asmoa duten gurasoak gurekin harremanetan jartzeko asmoz.

 

 

 

 

 

 

 

Maialen LIZARRIBAR
 

Hori da ideia, irailerako martxan egotea Orendaingo Baso Eskola. Eskola publikoa izatea nahi dugu. Haur gehiagoren izen emateko asmoa ere beharrezkoa zaigu. Ez dago gutxiengo kopururik, Baso Eskola martxan izateko. Herrian badaude zazpi bat haur, 3-6 adin tarteari dagokionez. Dena den, kopuru txikiak baldintzatu egingo luke, zenbait ekintzaren aukera.

bottom of page