Denise Arlanzon: "Barruan daramazun zerbait da moda"
Noiz eta nola hasi zinen blogarekin?
-Apirilean hasi nintzen, orain dela biurte.
Blogari esker onuraren bat ateratzen duzu? edo hobby hutsa da?
-Hobby bat da, hala ere batzutan mozkinak ateratzen ditut, esate baterako denda batek arropa oparitzea haiekin elkarlanean aritzeagatik.
Publiko zehatz batentzat idazten duzu?
- Bai hainbat kolaborazio izan ditut. Bilboko hainbat dendek inelkarlanean aritu nahiz, Nolita Loft dendarekin esate baterako.
Publiko zehatz batentzat idazten duzu?
-Bai, publikatzen dudan guztia target konkretu baterako dago idatzita, 15-45 urte arteko emakumeak. Batzutan publikazioak guztientzat daude bideratuta eta beste batzuentzat publiko konkretu batentzat.
Zenbatero publikatzen duzu?
-Egunero edo bi egunetan behin publikatzeN saiatzen nahiz. Hala ere batzutan oso lanpetuta nabil eta ez daukat denborarik hainbeste post idazteko.
Etorkizunari begira onuraren bat ikusten diozu bloga izateari?
-Gustatzen zaidana egiteko aukera dudala ikustean sortzen zaidan poztasuna.
Honetan lan egitea gustatuko litzaizuke, edo behintzat moda munduko zerbaitetan?
-Moda asko gustatzen zait hala ere nik benetan maite dudana publizitatea eta harreman publikoak dira, eta etorkizun batean hori egitea gustatuko litzaidake.
Zergatik idazten duzu modari buruz?
-Barruan daramazun zerbait da moda, txikitatik gustatu zait arropa eta batez ere kamararen aurrean egotea. Gainera nire ama argazkilaria denez berarekin argazkiak ateratzen hainbat orduegoteko aukera izan dut, eta asko ikasi dut.
Zein sare sozial erabiltzen duzu bloga zabaltzeko?
- Instagram facebook eta twitter erabiltzen ditut batez ere. Target handiago batera heltzeko helburuarekin erabiltzen ditut, eta jarraitzaile eta bisita kopurua handitzeko.
Zer gauzatan fijatzen zara bloga idazterakoan? bloggeren bat hartzen duzu erreferentziatzat?
-Hasi nintzenetik nire estilo propioa jarraitzen saiatzen naiz. Hala ere askotan konturatu gabe beste blog batzuetan inspiratzen naiz. Ez daukat erreferentziazko blogik.
Ane LOPEZ eta Uxue ZUBIZARRETA
Arazoren bataurkituduzublogaidaztean?
- Ez dutarazorik izan bainagarrantzitsua da hastenzareneanideiak modu batean dosifikatzean. Denbora pasa ahala ideiak ez dira bukatzen baina gauza originalak egitea gehiago kostatzen da.
Zer da moda zuretzat?
-Moda bakoitzaren nortasuna markatzen du. Janzten dituzun praketatik erabiltzen duzun ezpainetako barra kolorera arte.
Zergatik da hain zaial mundu honetan gizonezkoak aurkitzea?emakumeen gauza da moda?
-moda guztientzat da, baina egia da publikoaren artean emakumeak askoz gehiago direla.
Nola lortzen dituzu hainbeste bisita? (70000 baino gehigo ditu)
Ez zaizkit bisita asko iruditzen blogak duen denbora kontuan hartuta. Blogari ordu asko eskeini behar zaizkio, eta lanean asten zarenean lanpetua goegotean nahigabe albo batera uzten duzu, ondorioz bisitak jaitsi egiten dira.
Zer aholku emango zenioke mundi honetan hasten ari den pertsona bati?
-Blogak mundu laboralea nateak irekitzen dizkizula. Blogean idazteari esker niri proiektuak eskeini dizkidate, esate baterako denda bat irekitzeko aukera eman didate, eta bertan nik banan banan egindako kapelak saltzen ditut.

Iturria: Denise Arlanzon bloga