Bloga, lana edo hobby hutsa?
2015/12/15
Ane LOPEZ eta Uxue ZUBIZARRETA

Azken urteotan gero eta moda blog gehiago ari dira sortzen, eta Youtube eta sare sozial guztiei esker, segundu batean klik eginez mundu osoan zehar ikusi daitezke haiek idatzitako post-ak edo egindako bideoak. Etxean egunero ordu gutxi batzuk ordenagailu aurrean egotearekin nahikoa da milaka pertsonek zuk idatzitakoa edota ateratako argazkia ikusteko.
Baina hau lana edo hobby hutsa al da?
Leonor Olabarria 50 urteko bloggerrak adibidez, berak hobby bezala hartzen duela azaldu du, berarentzat amets bat egi bihurtzea izan dela adierazi du. Betidanik nahi izan du moda munduan sartuta egotea eta orain bere bloga sortu ostean oso pozik sentitzen da. 2012. urtean hasi zen āCon buena fachaā blogarekin, eta nahiz eta hasiera egunero igotzen zituen argazkiak, orain astean bitan bakarrik egiten du, hobby bezala bakarrik. Honen garrantzia azpimarratu du Leonor Olabarriak izan ere hasieran jarraitzaileak ez galtzearren egunero publikatzen zuen, denbora pasa bezala egin ahi zuela konturatu zen arte.
Ingrid Betancor-ek baita hobby bezala dauka. Txikitatik gustatu zaio moda, konbinazio desberdinak sortu eta nahasketekin jolastea. Horregatik sortu zuen bere hasierako bloga. āBloga sortu nuen lehenengo aldian ez zeuden blogger famaturikā, kontatzen du Ingridek. Baina denbora dela eta, bloga alde batera utzi eta 2014an IST By Ingrid bloga sortu zuen. Honekin bai, argi dauka moda berarekin doan zeozer dela eta ez duela utziko.
Denise Arlanzon, aldiz, duela bi urte hasi zen blogarekin. Helburu bakar batekin ireki zuen bloga, āgustatzen zaiona egiten jarraitzeaā. Aurrekoak bezala, txikitatik arropa zalea da eta bere hitzetan ā barrutik daramazun zeozer daā.
Profil ezberdinetakoak dira blogger-ak, edozein maila sozialetakoak , adinetakoak⦠baina gizonik ba al dago mundu honetan sartuta? Leonor Olabarriak argi dauka, badaude. Egia da zailagoa dela mutilak aurkitzea moda blogak aurrera eramaten, baina berak gustoko dituen batzuk aipatu ditu existitzen direla frogatzeko: Bilboko Mr.Abadia, eta Malagako Rafa Seteria izeneko gizonak. Ingrid Betancorrek , ordea, argi dauka: āEgia da emakume gehiago daudela blogekin, baino modaren munduan gizonezko asko daudeā. Denisen ustetan, aldiz, āmoda mundu guztiarentzat da, gauza da publiko handiagoa dagoela emakumeenganā.
Hala ere, ez da haien benetako lanbidea. Moda gustoko dute eta, Leonor izan ezik, gainerakoek ez dute honen munduan lan egiteko asmorik eduki inoiz. Ingriden kasuan, Administrazio ikasketak egin zituen baina argi zeukan bere benetako bokazioa Kazetaritza zela. Denisek, ordea, publizitatearen munduan ikusten du bere burua.
Oso desberdinak dira emakume hauek, baina denek dute komunean gauza bat: moda maite dute.